XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Aberri Ama Sobietiko Handian errapetik tira egiten ohitu zaretela kubatarrak, xahukerian alegia, honoko erantzuna eman baitzidan unibertsitari bizimodugile honek ere:

-Lasai jauna.

-Estatuak berrituko ditu berehala...

Ikusi ditudanak ikusita, pentsatu ere izan dinat hemen duzuen jukutria eta trikimailuaren kultura hau onartua daukala sozialismoak gaitzerdi bezala, zeren...

-Ez da erraza, burkide, ez da erraza!

Altxa eta aldegin zionat.

Fitxategian Cortazar-en fondoa irakur dezakedan eta baietz.

Paradiso eskatu dinat.

B., heuk agindu bezalaxe.

Harritu ditun.

Zaharrena bila abiatu denean, komentatu egin zionat lehiatilan gelditu zaidan beltz gazteari:

-Ez da erraza ez, hainbat gauza doan mantentzen segitu ahal izatea Estatuak bildu behar lukeenaren ehuneko hogeia ere biltzen ez duela!

-Fidelek ez dakielako da hori.

-Ez dakielako?

-Ez diote egia esaten, bestela...

Zu bezalakoak kalera, seguru.

Zu bezalako jende aunitz dago Kubako ekonomiak aurrera ez egitea komeni zaiona, bestela... orduan bai akabo guángara!

Ekarri diten noizbait Cortazar-en fondoko Paradiso.

Urduri nagon, aitortzen dinat, B.

Zorioneko Paradiso hau daukadalako eskuartean, eta kezka bat biztu zaidalako ustekabean: (...)